XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

29. Artikulua.- Kutsadura Atmosferikoa.

Potentzialki kutsatzailea den industri instalazio oro, gasak, hautsa, baporea eta beste zenbait sustantzia jaurtitzeak atmosferarentzat suposa dezakeen eragin kaltegarria, arlo honetan Indarrean dagoen Legeriak finkatutako mugetaraino ezabatzea garantiza dezaten baliabide eta sistemez hornitu beharko da.

Zentzu honetan, ingurugiro atmosferikoaren babesari buruzko Abenduaren 22ko 38/1972 Legea garatzen duen Otsailaren 6ko 833/975 Dekretuaren IV Eranskina eta Industri Ministraritzaren 1976ko Urriaren 18ko Agindua beteko dira.

30. Artikulua.- Zarata Emisioa.

Gehienezko zarata maila onargarria 60 dezibeliotakoa izango da Sektorearen barnealdean; Sektorearen kanpoaldean eta zona biztanledunetan ezingo da 45 dezibeliotatik gorako zarata maila sortu egunez (goizeko 8etatik gaueko 10etara), ez eta 35 dezibeliotatik gorakoa gauez (gaueko 10etatik goizeko 8etara).

31. Artikulua.- Usain Emisioa.

Industriatik datorren eta bere usaina bertan edo inguruan bizi diren edo lan egiten duten pertsonentzat nabarmenki egozkarri gertatzen den emisio oro debekatuta dago.

Ondorioz, gisa honetako emisioak ezin ekidin ditzaketen industrien finkamendua debekatuta dago.

32. Artikulua.- Baldintza Estetikoak eta Apainduria Publikoari buruzkoak.

1.- Lizentzia ematerakoan baimendutako eraikinen konposizioa eta akaberak egungo egoeran mantenduko dira, industri etxadi bakoitzaren tratamendu globalak eskatzen diren kasuan izan ezik.

2.- Homogenotasun maila bat beteko da sektoreko eraikuntza guztian, koloreei, materialei, altuerei, eta abarri dagokienez, Lizentzia desberdinak ematerakoan kontutan hartuko dena.

3.- Sektorearen Hegoaldean ordenaturiko etxadiak okupa ditzaten eraikinen proiektuek, doitasunez zehaztuko dute errotulu posibleen kokamendua eta tamaina.

4.- Ez du ezein eraikin fatxadak edukiko bigarren mailako edo atzekaldeko izaera.

5.- Partikularrak beren eraikin eta lursailen mantenimendu egokira beharturik geratzen dira, egoera on egoki eta iraunkor hori erdiesteko bidezko diren exekuzio aginduak eman ditzakeelarik Udalak.

33. Artikulua.- Lursailen Itxiturak.

Lursail pribatuen itxiturak kalatuak izango dira, beren barnealdea ikus dadin ahalbidetzeko moduan.

70 zentimetrotako gehienezko altuerako oin trinko batean sostengatu ahal izango dira.

Itxituraren koroapenak ez du 2,5 metrotako altuera gaindituko.

Halere, zona baimenduetan material metaketak edo aire libreko iharduera produktiboak burutzen direnean, eta hauen itxura ez denean ordenatua, garbia eta ikusmenerako atsegina, derrigorrezkoa izango da 2 metrotatik gorako eta 3 metrotatik beherako altuerako itxitura opako baten exekuzioa.

BOSTGARREN TITULUA Hirigintz Arauak 34. Artikulua.- Urbanizazio Proiektuak.

Lurzoruaren Legearen 15 artikuluak eta Planeamendu Arautegiaren 67ak oharterazitakoari lotuko zaizkio, eta Arautegi honen 68, 69 eta 70 artikuluetatik eratortzen diren zehaztapenak, aurrikuspena eta dokumentazioa barne hartuko dituzte.

Honetaz gain, beharrezko diren Plan Partzial honi buruzko Erreferentzia Planoak eta Urbanizazioari buruz hemen aurrikusitakoaren betetze mailaren justifikazioa ere barne hartuko dituzte.